Kokapena Baserri Maitea
A8 autobidetik bagoaz, Bilbo nahiz Donostiarako bidean; Zornotza eta Gernikarako irteera hartu beharko dugu. Autobidetik irten eta Gernikara abiatuko gara, Zornotzako hirigunea zeharkatu behar izan gabe, BI-635 errepidetik. Zornotzara N-634 errepidetik ere hel gaitezke (autobidea erabili behar izan gabe). Gernikara iritsi bezain laster, herria zeharkatuko dugu Bermeorantz abiatuz. Herritik irten eta zuzen handi bat hartuko dugu, Foruako udalerrira eramango gaituena. Herri honetara heldu bezain laster errepidea igotzen hasten da. 200 metro inguru igoko ditugu eta ezkerretara joko dugu, Baserri Maitea dioen kartelak horrela adierazten digunean. Hemendik aurrera, igotzen jarraitzeko bidean aurkituko ditugun seinaleei kasu egin beharko diegu.


